711.urtean musulmanek eta bisigodoek aurka egin zuten, Guadaleteko gudua sortuz.
Musulmanek akatu egin nahi gaituzte...
Guadaleteko gudua hiruzpalau egunetan bukatu zen. Musulmanek erabateko garaipena lortu zuten, izan ere, Bisigodoen Erresuma penintsulatik desagertu zen. Gainera, Bisigodoen azken erregea, Roderiko, bertan hil zuten.
Hiru urte geroago besterik ez, penintsula ia osoa (iparraldea izan ezik) musulmanen esku zegoen, konkistatutako lurraldea Al-Andalus izendatu zutelarik. Musulmanek Hispanian 1492. urteraino iraun zuten, nahiz eta 1212. urtetik, kristauen errekonkista zela eta, azken urteetan Granada besterik zuten beraien menpe.