Bazen behin, Peio izeneko 5 urteko haur bat. Bere amama Errukiñerekin eta Leia txakurtxoarekin bizi zen.
Egun batean, amama Errukiñe, irakurtzen ari zen bitartean, konturatu zen Leiari zerbait gertatzen zitzaiola. Orduan, Peioren gelara joan zen, Leia albaitariarenera eraman behar zutela kontatzera.
Peio! Albaitariarenera joan behar dugu, Leiari zerbait gertatzen zaio!
Albaitaria animalien medikua da, eta gaixorik daudenean edo zerbait gertatzen zaienean, lagundu eta sendatu egiten ditu.
Eta zer da albaitaria amama?
Kaixo, albaitari jauna. Zer gertatzen zaio nire txakurtxoari?
Peio eta amama Errukiñe oso pozik joan ziren etxera.
Kotxea hartu zuten eta albaitariarenera joan ziren.
Kaixo! Dirudienez, Leia haurdun dago eta aste batzuk barru erdituko da
Eta horrek zer esan nahi du?
Txakurkumeak izango dituela!
Bai, badakit, hori egingo dut.
Handik aste batzuetara, amama Errukiñek albaitariari deitu zion, bazekielako Leia erdituko zela. Albaitariak berehala kontsultara joateko esan zien. Txakurkumeak jaio ziren eta Peio eta amama Errukiñe oso alai zeuden.
Bai politak direla! Hiru ditugu amama!
Hala da Peio, baina jakin ezazu txakurkumeak ondo zaindu behar direla!
Txertoak eman behar dizkiegu, ez gaixotzeko.
Baina ondo jarriko dira, amama?
Zer da hori?
Eta zergatik jarriko diete txakurkumeei? Ez daude gaixorik!
Pertsonak eta animaliak jaiotzen direnean, txertoak jartzeko aholkatzen zaie familiei, gaixorik ez jartzeko.
Ba, txertoa likido bat da, gorputzeko leku batean orratz txiki batekin jartzen dizutena, zure gorputza indartsu egiteko gaixotasunen aurka, hau da, gaixorik ez jartzeko balio du.
Noski Peio, ondo daude eta ondo egongo dira, laztana.